XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nor genuen Harrixabalet ori? Apez ospetsu bat.

Beronen inguruan ainbat kondaira ta erri-ipui eio ziran: Engrazi Pelento, Etxahun koplari famatuaren emaztea ere onen illoba zan, anitz buruko min ekarri ziona noski.

Ipui, elezar eta gorabera guztiak Konstantin`ek bildu ta molda zizkigun.

Zubero`ko izkelgi barruan idatzi zuen, naiko gazigeza ta pipermintsu.

CHARLES BECAS (1847-1911) Ainhoa`n sortu zan, 1847-7-26`an, erriko elizari aurrez-aurre datzan Yoniorenea etxean.

Gurasoak eta aurretikoak ba-zuten izen ona errian; eta famili ontatik jalgiak ziran, zugatz-ondotik altxuma lez, bi elizgizon: Charles bata, Yoniorenea`ko len-semea, ta Alberto bestea, Azkain, Donibane-Garazi, Ziburu, Esterenzubi ta Urkarai`n arima-zaintza egiña.

Karlos, Larresoro`n eliz-karrera osotu ta apaiztasuna artu ondoren, Baigorri`ko bikario izentatu zuten, bi urte berton egiñik.

Kargu berdiñaz lan dagi, gero, Biarritz`eko Martin deunaren elizan, zortzi urtetan.

1883`an Ahetze`n daukagu, eta pozik bere poesi baten dioanez.

Etzan emen luzaro egon; Bidarte`n daukagu, bada, andik laster arimazai.

Erroak zitun ia egiñak Ahetze`n, eta artzaiñen artzaiñak deadar:(...).